2010/10/27

3A ko ikasleak


KAIXO! HEMEN GAITUZUE BERRIRO, AURTEN 3. MAILAN. ONDO PASATZEKO ETA ASKO IKASTEKO ASMOZ.

2010/10/26

3B ko ikasleak

KAIXO! HEMEN GAITUZUE BERRIRO, AURTEN 3. MAILAN. ONDO PASATZEKO ETA ASKO IKASTEKO ASMOZ.


2010/10/25

2010/06/11

ZUHATZAKO BIDEOA

Jarraian duzuen bideoan Zuhatzan ezin hobeto pasatu genuela ikusteko aukera duzue.
Ea gustukoa duzuen!

2010/04/14

ZUHATZAKO IRLA

Ikasturtea amaitzear dugu eta gau etxetik kanpo igarotzeko Zuhatzako irla aukeratu dugu. Umeek eta irakasleok gozatu, disfrutatu eta primeran pasatu dugu. Berriro bueltatzeko gogoz gelditu gara, baina hurrengoan egun gehiagotarako.
Batzuk piraguan, besteak optimis egiten, bainutokian, frontoian, jantokian... benetan merezi izan du.

2010/03/26

AULKIEN JOLAS KOOPERATIBOA

Ostegun arratsaldean jolasten aritu ginen gelan. Betiko aulkien jolasa baina aldaketekin. Musika entzuten dugun bitartean, honen erritmora borobilean mugitzen goaz eta musika gelditzean, bakoitza aulki batean eseri behar du. Aulkirik ez duena beste norbaiten gainean eseriko da. Aulkiak kenduz joango gara baina guztiek parte hartuko dute jolasaren amaiera arte. Jolas honek talde kohesio lantzeko balio digu.


El jueves estuvimos jugando en clase al juego de la silla pero con modificaciones. Mientras escuchamos la musica nos movemos al ritmo de ella y cuando se para, cada uno tiene que sentarse en una silla. La persona que se quede sin silla se tiene que sentar encima de otro cmpañero. Se apartan las sillas pero no los alumnos, que terminan todos el juego. Nos ha servido para trabajar la cohesión de grupo.

2010/03/23

KEREXARAKO BIDEOA

Azkenean amaitu dugu Kerexarara eginiko irteeraren bideo muntaia.
Ea gustukoa duzuen eta animatzen zareten zuen iritzia ematen.



Por fin hemos terminado el montaje del video de la salida de Kerexara.
A ver si es de vuestro agrado y os animáis a dar vuestra opinión.

2010/03/05

KEREXARA BASERRIRA IRTEERA

Martxoaren 5an Oletako Kerexara baserrira joan gara. Bertan Felix Ajuria, bere anaia Martin eta Jon genituen zain. Felixek ardiak zer jaten duten eta esnea nola jezten edo batzen den erakutsi digu. Gero ardi-gaztaren prozesuko pausuak azaldu eta erakutsi dizkigu bertatik bertara. Hamaiketakoaren garaian, Beltza txakurrak lanean ikusteko aukera izan dugu eta bertako gazta eman digute dastatzeko, Idiazabal gazta mundiala!
Lokatzez betetako irteera baina umeek gozatu dutena eta merezi izan duena asko ikasi baitute.


El 5 de marzo hemos ido al caserio Kerexara de Oleta. Allí nos esperaban Felix Ajuria, su hermano Martin y Jon. Felix nos ha enseñado lo que comen las ovejas y como se les ordeña a las ovejas. Después, nos ha explicado el proceso de elaboración del queso de oveja y lo hemos podido ver in situ. A la hora del almuerzo, hemos visto trabajando al perro Beltza y nos han dado para probar el queso que hacen allí, estaba buenísimo.
Ha sido una salida llena de barro, pero los niños han disfrutado mucho y merecía la pena porque han aprendido muchísimo.

PLANETAK OSATZEN

A ze lana izan dugun ditxosozko planetak egiten! Puxikak puztu, lokarria itsatsi eta papera eta kola nahastuz planetak egiten hasi gara. Primeran pasatu dugu eskuak eta inguruko guztia zikintzen baina hurrengo goizean sorpresa ederra, denak desitxuratuta. Hurrengo egunean, oraindik ere pazientzia handiagoz zirugia egin genien; hutsuneak bete, pixka bat estiratu, paper eta kola gehiago jarri... baina azkenean atera da zerbait. Hau komeriak!
Garrantzitsuena ikasleak ekintzaz disfrutatu dutela eta zerbait berria ikasi dutela. Orain etxean margotzea tokatzen zaizue, animo!



Menudo trabajo hacer los planetas! Inflar los globos, ponerles la cuerda y mezclando papel con cola hemos empezado a hacer los planetas. Lo hemos pasado genial pero a la mañana siguiente sorpresa, estaban todas deformadas. El próximo día con mucha paciencia les hicimos un poco de cirugía: rellenar huecos, estirar, poner más cola y papel... pero por fin algo ha salido.
Lo más importante es que los niños han disfrutado y que han aprendidio algo nuevo. Ahora es vuestro trabajo pintar los planetas en casa, animo!

2010/02/17

IKASTOLAKO WEBGUNEA

Arantzabela ikastolako webgune berria zabalik dugu. Bertan Santa Ageda eta ihauteriko argazkiak, ikasleen lanak... ikusteko aukera duzue.

UNIBERTSOA MARRAZTEN

Ikasle bakoitzak unibertsoaren marrazki bat egin du informatika saioan Paint programa erabiliz. Hemen dituzue ikusgai eta ea gustatzen zaizkizuen.


Cada uno de los alumnos ha realizado un dibujo en clase de informática con el programa Paint. Aquí tenéis colgados los dibujos, a ver si os gusta.

2010/01/26

Jolas kooperatiboak


Gaur ikastetxean joko berri bat egin dugu. Arauak ondo bereganatu ondoren denok prest gaude jolasa aurrera eramateko. Hobe esanda joku honetan jolasteaz gain denok elkar laguntzeko eta ondo pasatzeko prest gaude. Orain motel, gero azkarrago, orain oztopo gutxi gero gehiago... hau bai dela dibertigarria!!!

2010/01/24

DONOSTIAKO AQUARIUM-A

Gelan lantzen ari garen gaia hobeto barnera dezaten umeek, urtarrilaren 22an, ostiralean, Donostiako Aquarium-era joan gara. Bertan bale kume baten hezurdura eta itsasoko hainbat animali ikusteko aukera izan genuen. Umeek asko ikasteaz gain, ikaragarri disfrutatu dute.
Con el fin de que los niños interioricen mejor lo que estamos trabajando en clase, el viernes día 22 de enero, fuimos al Aquarium de Donostia. Pudimos ver el esqueleto de una cría de ballena y diferentes animales del mar. Los niños además de aprender, disfrutaron mucho.